Nola eta zertarako jartzen dira gadgetak?
Bloggean gadgetak jartzeko aukera dugu diseinu atalean.Gadget hauek zenbait eginkizun burutzeko aukera eskaintzen dizkigute, esaterako:
- Bloggeko logotipoa aldatzea
- Bloggean irudi zein bideoak finkatzea
- Posta elektroniko zein google+ eko kontuari dagokion informazioa gehitzea
- Sarreraren bat besteen gainetik gailentzea
- Bloggeko etiketa guztiak islatzen dituen blokea gehitzea
- Bloggean testu idatzia gehitzea
- Publizitatearen bidez dirua irabaztea
- Gustoko beste bloggetarako estekak gehitzea
Gadget bat jartzeko pausoak honako hauek dira:
1. Bloggean sartu eta goian eskuin aldean agertzen den diseinurako aukeran klikatu.
2. Orrialde berri bat irekiko da, zeinean ezkerraldean hainbat aukera agertzen diren. Bertan, diseinurako atalean sakatu.
3. Bloggaren fitxa tekniko antzeko bat agertuko da bertan. Zenbait kutxetan gadgetak gehitzeko aukera eskeintzen duen esteka bat ageri da.
4. Estekan sakatu ondoren, bolggean gehitu nahi duzun gadgeta aukeratzea da gelditzen den gauza bakarra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario